2017(e)ko maiatza 24, asteazkena

BASOKO ANIMALI ORNODUNAK

Basoa, zuhaitzez, landarez, animali ornogabeez, ornodunez... beteriko leku hain famatu hura da. Esan dudanez, animali ornodun asko daude basoan bizi direnak, adibidez: Otsoak, oreinak, hontzak, sugeak, panterak, hartzak... eta seguru aski gehiago daude. Haien artean arriskutsuak diren animalia ornodun asko  daude, adibidez, aipatu ditudan otsoak, panterak, sugeak eta hartzak. Denak haragijaleak. Hontzak ere bai haragijaleak dira. Oreinak aipatu ditudan belarjale bakarrak dira. Baina noski, gehiago daude. Nire ustez, oreinen eta bestelako belarjaleen bizitza nahiko gogorra izan behar da, hain animali arriskutsuak alboan eukinda

OILOAK

Oiloa (emea) edo oilarra (arra) (Gallus gallus, batzuetan Gallus gallus domesticus)  https://encrypted-hegazti  domestikoa da, hegan egiten ez dakiena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak ditu. Mundu osoan hedatua dago.Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa, eme gaztea oilanda eta kume jaioberria txita.Orain dela 5.000 urte inguru domestikatu  zen. Indian  eta Birmainian  bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur. Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak  erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia  eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera. Libornoko zuria, Leghorn-eko zuri gorria eta Wyandotte-koa dira erruleetan ezagunenak; Islandiakoa, Plymouth-ekoa eta Hampshire-koa aldiz haragitarakorik ezagunenak.