2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

GIZAKIOI EZ LITZAIGUKE GUSTATUKO

Duela pila bat denbora, pasa dan urtean gutxi gorabehera, Zapeando izeneko umore programa baten bideo bat jarri zuten, nahiko interesgarria eta penagarria. Bideoa honeri buruz zihoan:
Amerikar gizon batek txakurrek momentu askotan zer txarto pasatzen zuten azaltzen zuen. Kasu honetan haien ia eguneroko beroa jasan egin beharrari buruz idazten nabil. Gizaki askok haien txakurrak, adibidez erosketak egitera joango direnean, kotxean sartuta, eguzkipean, uzten dituzte. Lelokeri bat ematen dau, baina kasu batzutan ordu erdi egon behar dira berrogei gradu jasanezin baino gehiagori eusten. Ba orduan, Amerikar gizon bihotz oneko horrek kotxea gidatzen zebilela, leku horretan eguzkiak gehien berotzen zuen lekuan utzi (aparkatu) zuen kotxea. Gizon hura, irten beharrean gerizpean egoteko kotxean geratu zen, ordu erdi, txakurrek zer sentitzen duten behingoz benetan jakiteko. Ordu erdi (berarentzat) hain luze hori pasatu zenean, izerdi patsetan irten zen kotxetik, honek kamiseta busti bustita zeukan izerdiagatik. Ba txakurrek, haien jabeen erruz, hori egun baten baino gehiagotan jasan behar izaten dute gizajoek. Gero Miki Nadal umoristari besteek hori ezingo zuela egin esan zioten, eta honek egin zuen. 10 minutu egon zen, baina 50 gradu jasan egiten. Hau ere izerdi patsetan atera zen autotik.
Hau Miki Nadal  da kotxean sartu berria

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina